XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Azken bi ekuazioak zatikatuz:


Debye-Huckel-en muga-legearen arabera ; beraz elkarrekintzak daudenean lortzen den disoziazio-maila handiagoa da elkarrekintzarik ez dagoenean baino.

Ioien egonkortzeak, beste ioi batzuk eransterakoan, eraman egiten du oreka ioi gehiago sortzearen aldera, hau da handiagoa egiten du azidoaren disoziazioa.

Elektrolito inertearen eransteak, beraz, eragin handia du disoziazio-mailan eta efektu honi gatz-efektua esaten zaio.

Azter dezagun orain elektrolito inerteak gatz disolbaezinetan eduki dezakeen eragina.

Eman dezagun horretarako zilar kloruroa dugula.

Dakigunez oreka hau dago disolbatu gabeko solido eta disolbatutako ioien artean:


Disolbagarritasun-biderkadura, berriz:


Disolbagarritasuna, mol solutu kilogramo ur, s dela ematen badugu, eta izango dira eta:


Hemen, gorago bezala, batazbesteko aktibitate-koefiziente ionikoa erabili dugu.

Elkarrekintzarik gabeko disolbagarritasuna s0 bada, lehen bezala, erraz irits gaitezke espresio honetara: